Iraganaren herentzia

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Egunkaria auziarena, anakronikoa da. Hipoteka zorrarena, ordea, iraganaren herentzia da, baina sinkronikoa. Egun ere eta oraindik, pisu handia du familien zorrean, eta, beraz, finantza erakundeen aktiboetan. Atzo bertan, irribarreak ziren nagusi, AEBetako etxebizitzen salerosketak jaisten jarraitzen duela jakin zen arte. Wall Streeten gorriari, ordea, ez zioten guztiz jarraitu gure indizeek, baina irabaziak murriztu egin ziren. Santander eta BBVA bankuek, FCC eraikuntza enpresak nahiz Telecincok %2na pasako irabaziak agertu zituzten. Egur dezente jaso dute 2009an, eta horiek ere merezi dute bake pixka bat. %4na pasako galerak izan zituzten egunkarietan ikusten diren Acciona eta Endesak. Ibex-35etik at, Cepsak (-%25,05) bere gurutze bidea jarraitu zuen, salerosgai dauden akzio apurretan. 1.974 milioiren salerosketa izan zen; justizia egin dadin beste. Burtsaren kasuan, porrotak eragin ez direnez, aukera egon badago kapitalizazioak lehengoratzeko.



Española del ZInc (+%121) izeneko meatze enpresak bere akzioen balioa bikoiztu zuen atzo burtsan. CNMVk kapitala hedatzea ahalbidetu dio eta 2,4 euroan jaulkiko dituen akzioen %50 inguru salduak omen ditu jada, zenbait inbertsiogileren artean. Enpresa txikia da eta akzio gutxi dira burtsan salerosten direnak: hiru milioi t'erdi euroren salerosketarekin, 1,77 eurora egin zuen hegan kotizazioak. Bada enpresari akzioko 5 euroko balioa aitortzen dionik eta, ezkorrenek, akzioko 0,9ko balioa kalkulatzen dute. Ehiztariek eskopetak sutan dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.