Irailean, %3,2 gutxiago saldu dute saltoki handiek
BILBO. Eustat estatistika erakundeak emandako datuen arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako saltoki handietan %3,2 murriztu dira salmentak irailean. Elikagaietan %0,6koa izan da jaitsiera joan den urtetik, eta gainerako produktuetan %4,5ekoa. Herrialdeka, Araban %5,1ekoa izan da jaitsiera eta Bizkaian eta Gipuzkoan %2,8koa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu