ekoNOMIA

Irailean %54,4 egin du gora auto salmentak Nafarroan

2009ko urriaren 1a
17:49
Entzun
Nafarroan nabarmen egin du gora auto salmentak irailean, %54,4 hain zuzen ere. Aurreko urtearekin alderatuz 329 auto gehiago matrikulatu dira, guztira 1.208, Faconauto kontzesionarioen patronalak emandako datuen arabera.

Erosleek orokorrean nahiago izan dituzte auto eraginkorrak eta gutxi kutsatzen dutenak, Faconautok jakinarazi duenez.

Martxoaren 23az geroztik, auto zaharra erretiratu eta gutxi kutsatzen duen beste bat erosiz gero, 2.200 euro arteko laguntza jasotzeko aukera dute nafarrek. Abendua bitartean egongo da indarrean Nafarroako Renove plana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.