ekonomia

Irailean gora egin zuen langabeziak Hego Euskal Herrian, 2.388 langabe gehiagorekin

Iazko irailean baino 12.601 langabe gehiago daude aurten hilabete berean. Nafarroan igo da batik bat langabezia, ia %3, batik bat zerbitzuetan.

2011ko urriaren 4a
16:41
Entzun

Langabezia igo egin da irailean Hego Euskal Herrian, 2.388 langabe gehiagorekin. Gaur eman ditu hil horri dagozkion datuak Espainiako Lan Ministerioak eta jakinarazi du Iazko irailean baino 12.601 langabe gehiago daudela aurten Hegoaldean. Datuak eskuan, Nafarroan igo da batik bat langabezia, ia %3.

Guztira, 1.211 langabe gehiago daude orain Nafarroan, abuztuan baino %2,92 gehiago, eta iazko abuztuan baino %3,01 gehiago. Batik bat, zerbitzuetan igo da langabezia Nafarroan, 1.211 langabe berri horietatik 1.087 zerbitzuen arlokoak baitira. Orokorrean sektore hori izan da langabezia gehien pairatu duena, baita beste hiru lurraldetan ere.

Guztira, Hego Euskal Herrian 184.524 langabe daude Hego Euskal Herrian. Nabarmentzekoa da Gipuzkoan oso gutxi egin duela gora langabeziak udaren ostean, %0,40. Hala ere, iazko datuekin alderatuta lau lurraldeetan dira datuak kezkagarriak: Araban %8,66 egin du gora, Bizkaian %11,57, Gipuzkoan %3,44 eta Nafarroan %3,01. 

Datuak

Araba. Iraila bukaeran 22.009 langabe.
Abuztutik +153 (+%0,70), iazko irailetik +1.755 (+%8,66).

Bizkaia. Iraila bukaeran 79.654 langabe.
Abuztutik +863 (+%1,10), iazko irailetik +8.263 (+%11,57).

Gipuzkoa. Iraila bukaeran 40.243 langabe.
Abuztutik +161 (+%0,40), iazko irailetik +1.339 (+%3,44).

Nafarroa. Iraila bukaeran 42.618 langabe.
Abuztutik +1.211 (+%2,92), iazko irailetik +1.244 (+%3,01).

Hego Euskal Herria. Iraila bukaeran 184.524 langabe.
Abuztutik +2.388, iazko irailetik +12.601.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.