Irailean, iaz baino %46 auto gutxiago matrikulatu dira

Hiru hilabetean jarraian jaitsi dira salmentak, 2000E planaren amaierak eta BEZaren igoerak eraginda

Miren Garate.
Donostia
2010eko urriaren 2a
00:00
Entzun
Onak izan ziren lehen sei hilabeteak auto saltzaileentzat. Baina 2000E planeko laguntzak amaitu izanak eta balio erantsiaren zerga igo izanak goitik behera aldatu dute egoera. Hirugarren hilabetez jarraian jaitsi dira matrikulazioak Hego Euskal Herrian. Gainera, beherakada ez da nolanahikoa izan, %46,27koa iazko datuekin konparatuta.

Lau herrialdeetan jaitsi dira salmentak: gehien, Bizkaian, %49,56; Gipuzkoan, %44,99; Nafarroan, %48,32; eta Araban, %36,7. Anfac elkartean biltzen diren saltzaileek dagoeneko ohartarazi dute hurrengo hilabeteak ere «oso txarrak» espero dituztela. Irailean, matrikulazioak ez ezik, eskaerak ere asko jaitsi direla azaldu dute. Berriro ere 2000E plana indarrean jartzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari, «bestela lanpostu asko egongo direlako arriskuan».

Frantzian ere behera

Iparraldeko daturik ez dago, baina Frantziakoak atzo eman zituen CCFA Frantziako autogileen elkarteak. Iaz baino %8,1 gutxiago saldu dute irailean. Urte osoko datuak kontuan hartuta, matrikulazioak %0,8 hazi dira. Autogileen arabera, laguntzak murriztu izanak eragin du aldaketa. Autoa aldatzen zutenek mila euroko laguntza izaten zuten hasiera batean, 700 eurora murriztu zen gero, eta uztailetik 500 eurokoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.