Irakeko bi petrolio eremu, Shell eta CNPCrentzat
BAGDAD. Shellek eta CNPCk Irakeko hegoaldean bi petrolio eremu ustiatzeko kontratua lortu dute. Shellek ustiatuko duen eremuak, Maynun-ek, 12.600 milioi upel ditu, eta Ekialde Hurbileko handiena da. Shellek 1,39 dolar eskaini ditu upeleko eta 1,8 milioi upel ekoitzi nahi ditu egunean. CNPCk, berriz, 1,40 dolar eskani ditu, eta 535.000 upel ekoitzi nahi ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu