Iran eta Saudi Arabiara, negozio aukeren bila
BILBO. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 24 enpresatako ordezkariek Iran eta Saudi Arabia bisitatuko dituzte azaroaren 11tik 17ra bitartean. Merkataritza ganberen ekimenez, bi herrialde horietan izan ditzaketen negozio aukerak aztertuko dituzte. Iaz, 2009an baino %2 gehiago esportatu zuten EAEko enpresek Iranera, eta %30,9 gehiago Saudi Arabiara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu