ekonomia

Irizar enpresak irabaziak %15 handitzea espero du aurten

Kooperatibak iaz 506 milioi euro irabazi zituen, 2011n baino milioi bat euro gehiago.

2013ko ekainaren 22a
12:57
Entzun

Jose Manuel Orcasitas Irizar Taldeko idazkari nagusiak aurtengo aurreikuspenen berri eman du: "2013 oso urte ona izango da, oso har, talde guztiarentzat". Irabaziak %15 gehiago izango dira,  atzerriko hedapenari esker, neurri handi batean.

Irizar familia negozio izatetik 3.300 langile izatera igaro da 124 urtean, eta gaur egun Brasilen, Espainian, Mexikon, Marokon, Indian eta Hegoafrikan dauzka enpresak. Txinatik atera berri dira, Orcasitasen arabera, "Txina ez delako merkatu interesgarria, oso zaila da europarrentzat". 

Ez daukate herri gehiagotara hedatzeko asmorik, momentuz, dauden lekuak estrategikoak baitira, mundu osora saltzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.