Irlanda defizita txikitzeko bide onean doala uste du Troikak

2011ko urriaren 21a
00:00
Entzun
Grezia ez bezala, Irlanda bere erreskatearen baldintzak zintzo-zintzo betetzen ari dela ziurtatu du Troikak. Azken hamar egunotan EBko, EBZko eta NDFko kideek Irlandaren kontuak berrikusi dituzte eta Dublinen «politika sendoari» esker aurten defizita %32tik %10era jaisteko gai izango direla iragarri dute. Defizit horren zatirik handiena bankuen erreskateari zor dio Irlandak, baina uste baino gutxiago jarri beharko du Estatuak, bankuen hartzekodun batzuk galerak onartzera behartu dituztelako.Ekonomiaren bilakaera uste baino hobea izan da, esportazioei esker. Abenduan, 2012rako aurrekontuan defizita %8,6ra jaisteko neurriak iragarriko ditu Dublinek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.