Irlanda finantza merkatuetara bueltatu da, eta Espainiak baino interes apalagoak ordaindu ditu. Irlanda finantza merkatuetatik kanpo zegoen 2010eko irailetik. 2010eko azaroan 85.000 milioi euroko erreskatea jaso zuen. Atzo hiru hilabeterako zor bonuen 500 milioi jaulki zituen. Enkante txikia, beraz, sinbolikoa ia.
Irlandak %1,8ko interesa ordaindu zuen atzo; Espainiak %2,36koa ekainean. Hala ere, Irlandaren zor jaulkipenek erreskatearen babesa dute, arriskurik gabeak dira, eta horrek interesa txikitzen du.
Michael Noonan Finantza ministroarentzat atzoko enkantea «mugarria» da herrialdea ekonomia onbideratzeko ahaleginean. Zor jaulkipen txikiak egiten jarraituko du aurten. Datorren urteanepe erdirako eta luzera begirako zorra.
2010eko irailean Irlandaren hamar urterako zor bonuen interesa %6,43koa zen. Espainiarena %6,8tik gora zegoen atzo, eta %7ko muga gainditu izan du.
3.000 milioi euro
Espainiako Altxorrak iragan asteko goi bileraren osteko lehen zor jaulkipena egin zuen atzo, eta aurreko asteetan gertatu den moduan, garesti ordaindu behar izan zien inbertitzaileei: %6,5eko interesa gehienez eta %6,4 batez beste hamar urterako zor bonuen truke. 2011ko azarotik ordaindutako kopuru handiena da. Azkeneko enkantean gehienezko interesa %6,12koa izan zen.
Kopuruaren helburua lortu zuen, 3.000 milioi euro jaulkitzea. Hiru urterako zor bonuetan interesak jaistea ere lortu zuen, azkeneko enkanteko %5,51tik atzoko %5,197ra.
Krisia eurogunean
Irlanda finantza merkatuetara bueltatu da
Espainiako Altxorrak %6,5eko interesak ordaindu ditu hamar urterako zor bonuen truke
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu