«Irregulartasunak» herri lan batzuetan
DONOSTIA. Polloeko hilerriko lanetan «irregulartasunak» salatu ditu ELAk. Construcciones y Reformas Salazar enpresak dihardu han. Badajozkoa da, eta, sindikatuaren arabera, ez ditu Gipuzkoako eraikuntzako itunean jasotako soldatak ordaintzen. Diputazioak du azpikontratatuta. Hala, Administrazioari eskatu dio betearazteko lurraldeko hitzarmena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu