IRUDIA. DERIO. ELIKAGAIAK IKERTZEKO TEKNOLOGIA
Elikagaiak ikertzeko zentro berria jarri du abian AZTI-Tecnaliak Derion, Bizkaiko Teknologi Parkean. Mila metro koadroko eraikinean 13 laborategi daude, eta, bertan, 70 aditu izango dira lanean. Belaunaldi berriko teknologiekin hornitutako zentroa dela esan zuten atzoko inaugurazio ekitaldian, Europako aitzindarietako bat, bere alorrean. AZTI-Tecnaliak ez ezik, elikadura sektoreko beste enpresek ere erabili ahal izango dute. Besteak beste, elikagai berriak sortu, egungoen ezaugarriak hobetu, iraungitzea atzeratu eta bestelako ikerlanak egingo dituzte zentroan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu