IRUDIA. DONOSTIA. LAN ISTRIPUAK SALATU DITU LABEK
Lanean izandako heriotzen kontrako manifestazioak egin zituen atzo LABek Hegoaldeko lau hiriburuetan. Pasa den astelehenean gertatu zen azken lan istripua Irunen, eta, han, E.R.S. 48 urteko behargina hil zen, teilatu batetik jausita. Lanean gertatzen diren heriotzak salatzeko asmoz, plastikozko panpina batzuk pintura gorriz margotu zituzten. LABen arabera, pasa den urtean 112 behargin hil ziren Euskal Herrian, eta 135.000 lan istripu izan ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu