IRUDIA. DONOSTIA. Prezio duinak eskatuz
EHNEko kideek, Euskal Herrian haragiaren sektoreak duen egoera salatzeko asmoz, bertako baserritar baten txekorra erre zuten atzo Donostian, Bretxako merkatuaren parean. Udan hasitako kanpainarekin jarraituz, prezio duinak eskatu zituzten, haragia ekoizteak kostatzen zaion baino gutxiago jasotzen baitu trukean baserritarrak. Euskal Herriko hiltegietan hiltzen diren hamar txahaletatik zortzi kanpokoak direla salatu du sindikatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu