Irudia. New York. aliantza bai, bat egitea ez

2012ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
General Motorsek eta PSAk (Peugeot Citroen) «mundu osorako aliantza estrategikoa» izenpetu dute. Dan Akerson GMko buruak eta Phillippe Varin PSAkoak nabarmendu dute ez dela bat egiterik, bakoitzak bere markari eutsiko diolako. GMk PSAren akzio berriak erosiko ditu, eta bigarren akzioduna izango da, %7rekin. PSA, ordea, ez da sartuko GMren kapitalean. Bi autogileek plataformak eta osagaiak partekatuko dituzte, lehen epean auto txikietan, ertainetan, monobolumenetan eta noranahikoetan. Urtean 1.500 milioi euro aurreztea espero dutela eta horrela lortuko dutela Europan dirua ez galtzea. Fabrikak ixtea ekar dezake batasunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.