"Erabateko geldialdian" dago Nafarroa, sindikatuek berri eman dutenez. Volkswagen lantegia geratuta dago atzo gauaz geroztik, eta hura hornitzen aritzen diren enpresak ere bai. Gaur arratsaldeko txandan ere langileek jarraipena erabatekoa izan da.
Iruñerrian nabari da protesta. Handik kanpo ere bai, Nafarroa iparraldean eta hegoaldean. Papergintzan eta garraioetan izaten ari den eragina nabarmendu dute sindikatuek. Garraioetan gutxieneko zerbitzuak betetzen ari dira: Iruñean lau autobusetik bat dabil, aireportuan hegaldi bakarra irten da, eta trenik ez dago.
Istilu oso bakanak izan dira goizaldera. Edukiontziak gurutzatu eta ikastetxe batzuetako sarbidea oztopatu dute, eta Poliziak esku hartu du. Unibertsitate publikoan, iltzeak bota dituzte aparkalekuan.