lan istripua

Iruindar bat zauritu da Teruelen, lan istripuan

Teruelgo (Espainia) Calamocha herrian kamioitik erori zen H.U.V. 55 urteko iruindarra, eta kolpea hartu zuen buruan. Larri dago.

2007ko urtarrilaren 3a
18:46
Entzun
Kamioi gidaria da zauritutakoa. Atzo gertatu zen ezbeharra, 19:40an, N-234 errepidean. Kamioian mantenimendu lanak egiten ari zen, erori eta buruan kolpea hartu zuenean. Haustura egin zuen garezurrean, eta barne hemorragia eragin dio. Larri dago, Obispo Polanco erietxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.