Udaleko obra zerbitzu publikoak «pribatizatu nahi izatea» egotzi zioten atzo langileen ordezkariek Iruñeko Udalari. Azken hamar urteotan zerbitzuaren «heriotza» eragin dutela salatu zuten ELA, LAB, ESK, CCOO, UGT eta Poliziaren Sindikatuak. Neurriak sei langile kaleratzea eta beste 30 postutik aldatzea ekarriko duela ohartarazi zuten.
Era berean, «ikerketarik egin gabe» eta «langileen ordezkariekin negoziatu gabe» erabakiak hartzea leporatu zioten Udalari. Aldebateko neurriak gaitzesteko, protesta ekintzak iragarri dituzte datorren asterako. Udal ordezkariek sindikatuei azaldu dietenez, zerbitzuak «okerrera egin» duelako «pribatizazioa beharrezkoa» da. Sindikatuen esa-netan, langileen lanaldiaren inguruan ere mintzatu zen Udala: «Obretako langileek goizetan soilik lan egiten dute, arratsaldez, ez».LABeko Francisco Javier Castrok azpimarratu zuenez, «zerbitzuaren balioa orduko produktibitatean neurtzea ez da zilegi, zerbitzuaren kalitateak aurretik beharko luke». Gaineratu zuen obretako zerbitzuak goizeko eta arratsaldeko txandak izatea zentzugabea dela.
Iruñeko Udalari obra zerbitzua pribatizatu nahia egotzi diote
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu