Iruñeko Volkswagenek 2010ean baino %17 gehiago irabazi du

Ekoizpena inoiz baino handiagoa izan zen; VWek egindako autoen %15 Nafarroan ekoitzi ziren

Erredakzioa
Iruñea
2012ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
2011. urtea «historikoa» izan zen Volkswagenek Landabenen duen lantegiarentzat. Lortutako emaitzekin «harro» agertu da Patrick Danau zuzendaria. Zergak ordaindu ostean, 58 milioi euro irabazi zituen, 2010ean baino %17 gehiago, eta, 353.353 autorekin, ekoizpena inoiz baino handiagoa izan zen. Batez beste, 5.555 langile aritu ziren enpresan.

Enpresak jakitera eman duenez, diru sarrerak 3.237 milioi eurorenak izan ziren guztira, aurreko urtean baino %6 handiagoak. Horietatik %94 auto salmenten bidez lortu ziren, eta gainerako %6, osagaien salmenten bidez. Inbertsioen kopurua 39,8 milioi eurora murriztu zen. «Kontuan hartu behar da, ordea, Polo berria merkaturatzeko inbertsio gehienak aurreko urteetan egin zirela», azaldu du Danauk.

Europako bigarren autogile nagusia izan zen iaz VW. Guztira 2,35 milioi ibilgailu egin zituen, horietatik %15 Nafarroan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.