Irungo (Gipuzkoa) Epaitegiko Almudena Ovejero epaileak bost lagun auzipetu ditu Irungo bertako Ogasun bulegoan ustez iruzur egiteagatik, eta ekainaren 26an deklaratu beharko dute, herri hartan.
Jose Maria Bravo Moreno Irungo Ogasun bulegoko zuzendari ohia, haren emazte Rosa Cobos Crespo, Pilar Garcenea Ogasun funtzionarioa, Bravoren bazkide Pedro Mari Atristain Gabilondo, eta Mariano Bravo Moreno abokatua -abizen berak izan arren, ez da Jose Maria Bravoren senidea- dira auzipetuak.
Fiskalaren arabera, Irungo Ogasun bulegoan bederatzi urtean jardun dute iruzur egiten. Hark uste duenez, milioi bat euro baino gehiago patrikaratu zituzten auzipetuek, eta Gipuzkoako Foru Aldundia hiru milioi euro baino gehiago bildu gabe geratu zen.
Epaileak beste 23 lagun ere deitu ditu ekainaren 26an dekaratzera. Ustezko iruzurraren "biktima" gisa jotzen ditu 23 horiek. Enpresariak daude haien artean.
Ekonomia
Irungo Ogasuneko aferan auzipetuta daudenek ekainaren 26an deklaratuko dute
Epaileak bost lagun auzipetu ditu, eta fiskalak bederatzi urtean iruzur egitea leporatu die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu