ISDAk laster Greziako CDSei buruzko erabakia hartuko du
Greziaren zorraren gaineko CDSen auzia lehertzear dago. EBren planak «borondatez» %50eko zor murrizketak ezartzen dizkie hartzekodunei. Alabaina, %50 murrizten bada, kreditu gertakaritzat (credit event) jo al daiteke? Hala balitz, CDSak erosi dituztenek dirua jasotzeko eskubidea lukete, baina ituna «borondatezkoa» dela jarrita saihestu egin da orain arte auzia. ISDA erakundeak arautzen ditu CDSak, eta orain arte kreditu gertakaria egon dela ukatu du, baina erosle batzuen kexari erantzunez, atzo esan zuen auzia berriro aztertuko dutela. Batzordean, CDSak saltzen dituzten Wall Streeteko eta Europako banku handiak daude, eta ez zaie komeni kreditu gertakaria onartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu