zentral nuklearra

Isfahango zentrala guztizko jarduerak berrartzeko bidean da

Isfahaneko (Iran) zentral nuklearrean oraindik itxita zeuden aldeak irekitzen hasi dira gaur, eta uranio hautsa gas bihurtzeko prozesuarekin hasiko direla jakinarazi dute iturri ofizialek. Zigilu guztiak kendu ostean guztizko jarduera berrartzeko asmoa duela esan du Teheranek.

2005eko abuztuaren 10a
16:15
Entzun
Gaur, Isfahaneko zentral nuklearrean irekitzeke zeuden aldeetan zigiluak kentzen hasi dira. Uranio hautsa gas bihurtzeko lanetan hasiko direla jakinarazi dute iturri ofizialek. Zigiluak kendu ondoren guztizko jarduera berrartzeko asmoa duela ohartarazi du Teheranek.

Vienan, Nazioarteko Energia Atomikoaren Agentziako (IAEA) arduradun batekjakinarazi du zentraleko teknikariak zigiluak kentzen hasi direla dagoeneko. Teheranek esan du uranio hautsa uraniozko hexafluoruro gasean bilakatzen hasiko direla, zentrala prozesu hori egiteko prestatuta dago-eta.

Pasa den astelehenean berrartu zituen jarduera nuklearrak Iran erdialdean kokatutako Isfahan zentralak. Polemika handia sortu du erabaki honek, eta aditu askok "alde bakarreko erabakitzat"jo zuten. Europa eta AEBeak ere ez dira ados agertu gaiarekin. Europar Batasuneko hiruko negoziatzaileak(Frantzia, Alemania, ErresumaBatua) bilera bat antolatu zuen atzo IAEAko buruzagiekin. Azkenean, bilera atzeratu egin zuten bihar arte adostasun faltagatik. Etxe Zuria, aldiz, polemika Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluraino iristeko presioa egiten ari da bi hilabetetik hona, eta bertara iristean Iran zigortzen saiatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.