ekonomia

Islandiako lehen ministro ohia errugabe jo dute banku sistemaren kolapsoaren auzian

Haarde kontserbadoreari leporatu dioten bakarra izan da 2008ko egoera aztertzeko ez zuela Ministroen Kontseiluaren bilerarik antolatu. Ez du inolako zigorrik jasoko.

2012ko apirilaren 23a
18:18
Entzun

Landsdomur Islandiako auzitegi bereziak absolbitu egin du Geir Haarde herrialdeko lehen ministro ohia, Islandiako banku sistemaren 2008ko urriko kolapsoaren erantzukizunik ez zuela izan argudiatuta. 

Lau kargu zeuden Haarderen aurka, eta auzitegiak hirutan libre utzi du. Gehienez bi urteko kartzela zigorra jaso zezakeen. Epaitegiak egotzi dio 2008ko egoera aztertzeko ez zuela Ministroen Kontseiluaren bilerarik antolatu; horregatik, ordea, ez du inolako zigorrik izango.

Haarde kontserbadorea (61 urte) 2006-2009 artean izan zen Islandiako lehen ministro.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.