Istiluak izan dira manifestari eta poliziaren artean Atenasen. Poliziaren arabera, 125.000 lagun inguru bildu dira manifestazioan, gobernuaren erreforma ekonomikoen aurka protesta egiteko. Bi eguneko greba orokorra hasi dute gaur Grezian, eta gaurko manifestazioa orain arteko jendetsuena izan da.
Grebaren ondorioz, herrialdea erabat gelditu da, baita hegaldiak ere. Sindikatuek soldaten murrizketaren aurka deitu dituzte herritarrak grebara. Defizita jaisteko neurri horiek bihar bozkatuko dituzte Parlamentuan, eta datozen 27 hilabeteetan 7.100 milioi euro gutxiago gastatzea espero dute.
Goizean goizetik hainbat manifestazio deitu dituzte sindikatuek; Atenas hiriburuan bi handi espero dira, eta bilkurak ere deitu dituzte.