ISUNAK GOOGLERI

2019ko irailaren 8a
00:00
Entzun
Denera, Europako Batzordeak 8.250 milioi euro ordainarazidizkio isunetan Google konpainiari. Hiru jarri dizkio:

2.420 milioi euro, 2017ko ekainean. Monopolioen aurkako legeak eta lehia babesten duten arauak ez betetzeagatik zigortu zuten; zehazki, algoritmoak aldatu eta bilaketetan Google Shopping zerbitzuari mesede egiteagatik.

4.340 milioi euro, 2018ko uztailean. Android sistema eragilearen bitartez, sakelako telefonoen merkatuan lehia askea oztopatu etalehiakideen kontra abusuz jokatzeagatik jarri zioten isuna.

1.490 milioi euro, 2019ko martxoan.Adsense for search plataformarekin lotuta iritsi zitzaion azken zigorra; zehazki, haren bidez, online publizitatearen merkatuan lehiakideei eragozpenak jartzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.