ZORRAREN KRISIA

Italiak Altxor bonuetan 5.000 milioi euro atera ditu enkantean, eta arrisku sariak behera egin du

Urte baterako bonuek %6,087ko interesa dute, euroa sartu zenetik handiena.

2011ko azaroaren 10a
14:04
Entzun

Italiako Herri Altxorrak bonuetan 5.000 milioi euro atera ditu gaur enkantean, %6,087ko interesarekin. Euroa sartu zenetik marka historikoa da hori, ordutik ez baita halako interesik izan. 

Enkantearen ostean Italiako arrisku sariak behera egin du, eta orain 517 puntuan dago. Atzo arrisku tasa gehiengora iritsi zen, 574 puntura; eta hamar urterako zorraren interesa %7,4ra. Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroaren balizko dimisioa nahikoa izango zela uste zuten analistek merkatuak baretzeko; baina ez, inbertsiogileak ez dira fio. 

Gaur 5.000 milioi ateratzea positibotzat hartu dute analistek eta egoerak egonkortzera egin du. Merkatuak lasaitu egin dira, Giorgio Napolitano errepublikako presidenteak atzo Mario Monti bizi guztirako Italiako senatari izendatu ostean. Monti Europako Lehiarako komisario ohiak aukera handiak ditu Italiako trantsizioko gobernua gidatzeko. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.