zorraren krisia

Italiak eurogunearen konpromisoak betetzen dituen aztertuko dute

Europako Batzordeak eta Nazioarteko Diru Funtsak jarraipena egingo diote, murrizketak egiten dituen ikusteko. Irlandak "epe ertaineko" plana aurkeztuko du, zorra %3ra jaisteko asmoz. Ukrainan bi mila lagun legebiltzarrera sartzen saiatu dira, murrizketen aurka.

2011ko azaroaren 4a
12:41
Entzun

Europako Batzordeak eta Nazioarteko Diru Funtsak iragarri dute Italiak lehengo astean eurogunearen batzarrean hartutako konpromisoak betetzen dituen ala ez behatuko dutela. Haien arabera, batik bat diru publikoari buruzko murrizketak egiten dituen aztertuko dute, zorra jaisteko.

Italiak, horrela, bere ekintza planaren "sinesgarritasuna" lortu du, haiek diotenez. "Orain bete egin behar du agindutakoa".

Irlandaren "epe ertaineko" plana zorra %3ra jaisteko

Irlandako Gobernuak "epe ertaineko" plana aurkeztuko du gaur, 2012-2015 artean bere barne produktu gordinaren zorra %3raino jaisteko asmoz.

Irlandaren 85.000 milioi euroko erreskate planeko baldintzateko bat da hori.

Ukrainan legebiltzarrera sartu nahian jendea

Nazioarteko Diru Funtsak Ukrainako Gobrnuari gastu publikoa murrizteko eskatu diola eta, bi mila herritar legebiltzarrera sartu nahian izan dira goizean, protesta modura. Polizia oldartu egin zaie.

Gobernuak erreforma fiskala eta pentsio sistema aldatu zituen lehen, eta orain gizarte laguntzak gutxitu egin nahi ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.