Italiako enpresa baten %50 erosi du Maierrek
ARRASATE. Italiako Cromoplastica enpresaren %50 erosi du Maier dekorazio kooperatibak. Enpresaren kapitalaren erdia erosteaz gain, gainerako akzioak erosteko aukera ere izenpetu du. Maierrek adierazi du erosketa horrekin Europa erdialdetik hurbilago egongo direla eta enpresaren ahalmen produktiboa indartuko dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu