Italiako murrizketa planak kezkatuta dauka Brusela
BRUSELA. Europako Batzordeak zalantzak ditu Italiak egunotan onartu duen murrizketa planaren eraginkortasunaren inguruan. «Zerga iruzurraren kontrako neurriekiko mendekotasun handiegia du», onartu du Amadeu Altafaj Bruselako ekonomia gaietarako bozeramaileak. Horiek hala, datorren urterako aurrekontu proiektuetan hazkundea sustatzeko neurri gehiago hartzeko eskatu dio Italiako Gobernuari. Ideiak ere eman dizkio, esate baterako, zenbait zerbitzu publiko liberalizatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu