Kamioi gidari bat hil da Italian bart, gobernuak hartutako neurrien kontra egiteko protestetan istripu bat izanda. 46 urteko gizonezkoa da hildakoa, eta Astin izan du ezbeharra, Italia iparraldean: kamioi batek harrapatuta zendu da.
Kamioilariak Italia osoan ari dira protesta ekimenak egiten, Mario Monti lehen ministroaren exekutiboak gasolinaren prezioa eta autobideetako ordain-sariak igo egin dituela salatzeko.
Mobilizazioen hirugarren eguna dute gaurkoa, eta saltokietan gero eta elikagai gutxiago dago; batik bat, freskoak. Fiat autoen taldeko lantoki batzuetan, berriz, ezin izan dute gaur lanean hasi, materiala falta zaielako.
Kamioilariak autobideetako sarrera-irteerak blokatzen ari dira, eta trafiko arazo handiak daude hainbat eskualdetan.