Gaur onartu du Italiako parlamentuak Mario Monti lehen ministroaren lehendabiziko erreforma, 30.000 eurokoa. Gobernu teknokrata azaroan boterera iritsi zenetik bultzatzen den lehendabiziko plan murritatzailea da.
Parlamentuak konfidantza erakutsi dio Montiri eta proposamenak aurrera egin du aldeko 257 botorekin eta kontrako 41 botorekin. Lehen ministroak adierazi du plan honek "sakrifizio itzela" eskatzen duela baina austeritatezko bideak "zoritxarrez, beharrezkoak" direla. Gainera, Montik zor publikoa eskuratzera animatu ditu herritarrak, merkatuengan eragiten duten presioa murrizteko helburuarekin.
Murrizte planak hainbat neurri aipatzen ditu: erretiro adina atzeratzea –62 urtetik 66 urtera–, BEZaren igoera –%21etik %23ra– eta pentsioen izozteak. Gainera datorren asteetan gastu publikoan aferan ere neurriak hartu nahi du Montik.