Ekonomia

Itxialdia egingo dute Navaleko langileek Espainiako Gobernuak ontziolen inguruan hartutako erabakien aurka

Gaur gaueko hamarretatik bihar goizeko hamarretara 12 orduko itxialdia egingo dute Sestaoko (Bizkaia) Naval ontziolako beharginek lantegian bertan. Bihar goizean, itxialdia amaitu ostean, manifestazioa egingo dute Sestaon. Protesta horien bidez Espainiako Gobernuak ontziola publokoen inguruan hartutako erabakia salatu nahi dute. Izan ere, ekoizpen zibila duten ontziolak (Naval, kasu) ekimen pribatuaren esku lagatzea erabaki du Madrilek hain etorkizuna kinka larrian jarriz.

2004ko irailaren 6a
10:39
Entzun
Ziurgabetasun hori dela eta, Navaleko langileak kezkatuta daude. hala jakinarazi du Miguel Angel Asporosa ontziola horretako langile batzordeko presidenteak: "Langileak urduri daude. Urduri eta animoa hanka azpian dutela", erantsi du.

Halaber, Navalen ontziola bermatzen ez bada, langileek mobilizazioen bidez "berehalako erantzuna" emango dutela iragarri du Asporosak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.