Irudia. Loiu
ITXIALDIAN JARRAITUKO DUTE
Astelehenean Loiuko aireportuan hasitako itxialdia gutxienez datorren asteazkenera arte luzatzea erabaki dute Spanairreko 80 bat langilek. Porrot egindako aire konpainiako langileen ziurgabetasuna salatu, eta Kataluniako Generalitateari irtenbideak eskatu zizkioten atzo ere, aireportuan bertan egindako manifestazio batekin. Datorren asteazkenean Bartzelonara (Katalunia) joateko asmoa dute, mobilizazio jendetsuagoei ekiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu