Ekonomia

Itxura berriz datoz 10 euroak

Irailaren 23tik aurrera egongo dira eskuragarri billete berriak; Europa serieko bigarrenak dira, 5 eurokoen atzetik.

Billete berria. ARNE DEDERT, EFE
Miren Garate.
2014ko urtarrilaren 13a
15:41
Entzun

Iazko maiatzetik eskuragarri daude 5 euroko billete berriak. 10 eurokoen itxura berrituko du orain Europako Banku Zentralak. Gaur goizean aurkeztu du billete berria, eta irailaren 23tik aurrera hasiko dira erabiltzen.

Europa izena jarri diote bigarren serieari, eta EBZren asmoa da datozen urteetan 20, 50, 100, 200 eta 500 eurokoen itxura ere aldatzea. Billete berriek faltsutzeen aurkako segurtasun handiagoa eskaintzen dutela nabarmendu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.