Ixteko arriskuan dago Irungo Cycobask
IRUN. Cycobaskeko enpresa batzordeak ohartarazi duenez, zuzendaritzak konkurtso legean jarri nahi du Irungo lantegia, aste honetan edo hurrengoan.Batzordeak uste du enpresa itxi egingo dutela, eta 57 langileak kalean geratuko direla. Cycobaskek zirkuitu inprimatuak egiten ditu, eta lan karga handia galdu du Bartzelonan Eurocir taldeak -enpresaren jabeak-duen lantegiaren mesedetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu