Biztanleria auzoko herrialdeetan baino motelago zahartzen ari den arren eta Gizarte Segurantzak irabaziak dituen arren, Espainiako Gobernuak «berehala» ekin behar dio pentsio sistemaren erreformari. Hala dio, behintzat, Nazioarteko Diru Funtsak, atzo zabaldutako txosten batean. Testu horren arabera, lehentasuna du alargunek jasotzen dituzten pentsio «eskuzabalegiak» murrizteak, eta lan egiteko ezintasuna ematean gertatzen diren «gehiegikeriak» eteteak. Halaber eskatu du NDFk aldez aurretiko erretiroa «sustatzen duten» politikak bertan behera uzteko, eta erretiratzeko «adin erreala» atzeratzeko. Txostenak dio 1997az geroztik Espainiak «motelegi» erreformatu duela pentsio sistema, baina ahaztu egiten du aldi horretan Espainiako Ekonomia ministroa Rodrigo Rato izan zela, NDFko oraingo buruzagia bera; bizi artean 400.000 dolarreko pentsioa urtero (310.000 euro) jasoko duen bera. Aholkuak merkeak dira.
IZEN PROPIOAK. IZEN PROPIOAK
RODRIGO RATO
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu