IZEN PROPIOAK. JOSEPH E. IZEN PROPIOAK

JOSEPH E. STIGLITZ

2005eko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Egunotan 2001eko Ekonomia Nobel ezaguna Euskal Herrian da. Kritikoa eta ironikoa, Joseph E. Stiglitzek AEBetako ekonomiaren beste ikuspuntu bat eskaini zuen atzo Iruñean. Dolarrak munduko diru erreserba izateari utziko dio. Asiako herrialde txiki ugari dolarra alboratzen ari dira, eta Txinak eta Japoniak ez dute bide bera hartzen «ezin dutelako». Dolarra «arrisku faktore» bihurtu dela azpimarratu zuen. Stiglitzek gogor astindu zuen gobernua, hazkunde ahalmenaren eta benetakoaren artean 1.700 milioi dolar utzi zirelako bidean: «Diru hori hezkuntza eta osasun arazoetarako edo beste gerra bat egiteko erabil zitekeen, horretan erabili nahi bazen», esan zuen ironikoki. Zor fiskal eta komertzial itzela azpimarratu zuen: «Munduko herrialde aberatsenak ezin du bere baliabideetatik bizi, eta egunero 2.000 milioi dolar eskatzen die herrialde txiroei». Lau urteotako arazoak etorkizunean azaleratuko direla iragarri zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.