Jabeak baztertu egin du Basusarriko lurra saltzea, ELBk salatu ostean

3,5 hektarea 4,8 milioi eurotan salgai ezarriak ziren, eta ELB poztu egin da lurra salmentatik kentzeaz

Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2011ko irailaren 28a
00:00
Entzun
Azkenean, Basusarrin (Lapurdi) 4,8 milioi eurotan salgai ziren 3,5 hektarea lurrak salmentatik kentzea erabaki du jabeak. Erabakiaren berri eman zion iragan astean Saferri, lurren kudeaketaz arduratzen den egiturari.

«Espekulazioaren kontrako gerlan borroka txiki bat irabazi izanaz» poztu da ELB sindikatua. Irailaren 19an, ELBk 15.000 euro inguruko balioa duen landa askoz ere garestiago saldu nahi izatea salatu zuen. ELBrentzat, kasuak islatu egiten zituen «etxebizitza arloko eragileek eta diruak hiri inguruko guneetan duten boterea eta laborariek bizitzeko eta bizirik irauteko dituzten zailtasunak». ELBk eta EHLGk bilera bat galdatu diote Saferri, horrelako lur saltzeei buruz duen iritzia azaltzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.