Kezka egon badago, funtsen kudeaketa pasiboak azken hamar urteetan izandako loraldiak zenbateraino kaltea egingo ote dion lehiari. Indizeak erreplikatuz egindako inbertsioen ondorioetako bat da, besteak beste, funts bakar batek aldi berean hainbat partaidetza esanguratsu eduki ditzakeela sektore bereko enpresa lehiakideetan.
Funts hori handia bada, edo funts handi gutxi batzuek zati handiak badituzte, edo partaidetza horien pisua handia bada, zenbateraino dira enpresa horiek lehiakide? Azken finean, akzioak badituzu sektore bereko hainbat enpresatan, zenbateraino komeni zaizu haiek elkarren lehian ibiltzea, demagun, prezioekin? Zer eragin izan dezake horrek berrikuntzan? Zenbateraino ez zaizu komeni haien arteko bat-egitea, kontzentrazioa?
Adibidez, Jordan Pouillek Mediapart-en plazaratutako BlackRock: ce Léviathan de la finance qui pèse sur les choix européens erreportajean azaltzen duen moduan, munduko funts kudeatzaile nagusiak kimika sektorean %5etik %10era bitarteko partaidetzak ditu Atlantikoaren bi aldeetan, Bayerren, Monsanton BASFen, DuPonten, Linden, Arkeman eta Air Liquiden.
S&P 500 indizeari begiratu dion Harvardeko ikerketaren arabera, 2017. urtean, BlackRockek %5etik gorako parte hartzeak zituen indizeko 500 enpresetatik 488tan. Vanguardek, berriz, guztietan, 500etan, zituen %5etik gorako partaidetzak, eta SSGAren botere horizontala murritzagoa zen, soilik 130 konpainietan baitzituen %5etik gorako partaidetzak.
'Jabetza bateratua' eta botere horizontala
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu