Jaurlaritza: «Zaila izan da EIBren mailegua lortzea»
GASTEIZ. EIB Europako Inbertsio Banku publikoak Eusko Jaurlaritzari emango dion460 milioi euroren mailegua lortzea «zaila» izan dela adierazi du Carlos Agirre Ekonomia sailburuak. Haren arabera, beste askoren operazioak bidean geratu dira, eta, beraz, Jaurlaritzari mailegua emateak islatzen du herrialdeak «fidagarritasuna» erakusten duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu