Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, aurten %0,48 eta 4,50 bitartean apalduko die soldata funtzionarioei. Urtarrileko nominan hasiko da jaitsiera, eta mailaren araberakoa izango dela esan du Jaurlaritzak ohar batean, goiko mailei gehiago kenduko baitzaie.
Iaz, uztailaren 1etik aurrera antzeko neurri bat hartuta 100 milioi euro aurreztu zituztela jakinarazi du. Orduan, murrizketa kolpetik abenduko paga berezian egin zuen, eta %5ekoa izan zen batez beste. Gainera, erdira murriztuko du Jaurlaritzarentzat ari diren langileen pentsio funtsei egiten dien ekarpena.
Ekonomia
Jaurlaritzak %0,48 eta %4,50 bitartean murriztuko die soldata funtzionarioei
Mailaren arabera egingo da jaitsiera, eta urtarrileko nominarekin hasiko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu