2010rako Euskal Autonomi Erkidegoko (EAE) aurrekontuak estaltzeko 1.750 milioi euroko zorra iragarri du Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Izan ere, gaur Bilboko hitzaldi batean esan duenez, gobernura iristean "ohartu" da aurrekontuen egoera espero zuena baino "okerragoa" dela.
Hurrengo urteko diru kontuak PSE-EEk egingo dituela jakinarazi du Lopezek, alderdi hori dagoelako gobernuan, eta ondoren hasiko dira Eusko Legebiltzarreko beste taldeekin hizketan. Haren arabera, lehendabizi PPrekin hitz egingo dute, eta gero EAJrekin. "Jakina luzatuko diogula EAJri eskua, eta espero dut oposizioan dela ere aurrekontuak aurrera ateratzeko borondatea izatea".
Lehendakariak azpimarratu du Jaurlaritzak "guztiz beharrezkoa ez den guztian" aurrekontuak murriztuko dituela. Krisiaren aurrean gastuak murrizteko eta zorra handitzeko neurri "ausartak" hartuko dituela aurreratu du.
EITBk "gehiegizko gastua' duela uste du
Jaurlaritzako lehendakariak uste du EITBk "gehiegizko gastua" duela eta kate publikoa "berrantolatzea" beharrezkoa dela. EITBren edukiak berriro "bideratu" behar direla ere adierazi du gaur, Bilbon, hitzaldi batean. Horrela, kate publikoa "baloreak trasmititzen dituen hedabidea bihurtzeko".
Lopezen arabera, Europako telebista publikorik garestiena da, baina argitu du ez duela hedabidea pribatizatuko. Kate publikoak Jaurlaritzaren Kultura Saileko aurrekontuaren %80 suposatzen duela azpimarratu du.
Ekonomia
Jaurlaritzak 1.750 milioi euroko zorra iragarri du datorren urterako
Aurrekontuen egoera espero zuena baino "okerragoa" dela adierazi du Patxi Lopez lehendakariak, eta krisiaren aurrean neurri "ausartak" hartuko dituela. EITB "berrantolatu" egin nahi du diru eta eduki aldetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu