ekonOMIA

Jaurlaritzak 2010ean 1.350 milioi euro zorpetzeko asmoa du

Eusko Legebiltzarreko beste taldeekin hitz egin beharko du PSE-EEk.

2009ko irailaren 22a
16:40
Entzun
Krisi ekonomikoari aurre egiteko eta zerbitzu sozialei eusteko asmoz, Eusko Jaurlaritzak urteroko zorpetze muga 1.050 milioi euro handitzeko asmoa du -orain arte 300 milioikoa zen-; beraz, datorren urteko aurrekotuen zorpetzea 1.350 milioi eurokoa izango litzateke. Hala ere, Larrialdiko Neurrien Aurrekontu Legearen menpe egongo da neurri hori. Hala jakinarazi du Carlos Agirre Ekonomia eta Ogasun sailburuak gaur, Gasteizen.

Neurri hori aurrera ateratzen bada, 2010ean finantza krisiari aurre egiteko 389,66 milioi euro bideratuko dituztela iragarri du Agirrek. Kopuru horretatik 214,63 milioi euro iraultze gastuetarako izango lirateke. Neurria azaroaren 15a baino lehenago jarri nahi dute abian, Agirrek jakinarazi duenez.

Dena dela, PSE-EEk ez du gehiengo osoa Eusko Legebiltzarrean eta beste taldeekin hitz egin beharko du. PPrekin "lehentasuneko harremana" dauka, eta bien artean gehiengo osoa daukate.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.