ekonomia

Jaurlaritzak 459 milioi euro bideratuko ditu aurten ekonomia sustatzeko

30 milioi euro ikerketa sustatzeko erabiliko dituztela iragarri du gaur Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, eta beste 26 milioi gazteen kontratazioa bultzatzeko izango direla.

2012ko apirilaren 21a
19:18
Entzun

Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak gaur goizean iragarri du aurten 459 milioi euro bideratuko dituztela ekonomia bultzatzeko, 30 milioi euro ikerketa sustatzeko erabiliko dituztela eta 26 milioi euro gazteen kontratazioa bultzatzeko izango direla.

Bilboko Itsas Museoan egindako agerraldian eman du datuen berri. Neurri horiekin 8.500 enpresek onurak izango dituztela jakinarazi du Lopezek.

Ikerketa proiektuak sustatzearen inguruan esan du Araba, Bizkai eta Gipuzkoak ezin dutela "hezkuntzaren eta ikerketaren trena galdu".

Krisiari aurre egiteko "Euskadi eredua" aldarrikatu du. Eredu horrek "kostuak murrizten eta defizita kontrolatzen" lagunduko duela uste du, baina aldi berean "ikerketarako baliabideak dituen eta ekonomia dinamizatzen duen eredua" dela gaineratu du.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.