Radio Euskadin egindako adierazpenetan Tapiak adierazi du Jaurlaritza ez dagoela "batere ados" ordutegiak liberalizatzearekin, ez merkealdien epea zabaltzearekin, ezta asteburuetan irekitzearekin ere.
Haren arabera, Espainiako Gobernuaren dekretuak Jaurlaritzaren eskumenak "inbaditu" egiten ditu, eta gobernuaren asmoa "zentralizatzea" dela gaineratu du.
Merkataritza sektorea ordutegien liberalizazioaren aurka agertu izan da, Espainiak neurria iragarri zuenetik.