Ekonomia

Jaurlaritzak aurrekontuak erretiratu izana gizarte mobilizazioaren arrakastatzat jo dute M-30eko grebaren deitzaileek

Aldaketak eskatu dituzte Hego Euskal Herrian egingo diren aurrekontu politikan eta zerga politikan.

Lander Muñagorri Garmendia.
2013ko apirilaren 26a
14:50
Entzun

Iñigo Urkulluk aurrekontuak erretiratu izana garaipen propiotzat hartu dute maiatzaren 30eko greba orokorrera deitu duten sindikatu eta eragile sozialek. “Gizarte mobilizazioaren arrakastaren ondorioa da erabaki hau”, esan du Lorea Ureta eragile sozialetako ordezkariak.

Baina aurrekontuak bertan behera utzi eta gero, sindikatu eta eragile sozialek salatu dute Jaurlaritzak ez duela “inolako gogorik” ezartzen duen politika aldatzeko. “Parlamentuan onartu nahi zituen murrizketak aplikatzen jarraitzen du, eta ez du ezer aldatuko”. Hau da, gehiengorik eduki ez arren murrizketak ezartzen jarraituko duela salatu du Uretak. Horregatik, jarrera hori “antidemokratikoa” dela leporatu dio Iñigo Urkullu lehendakariari, Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak egiten duen “berdina” egiten duela gogoraraziz.

Hori dela eta, gaur goizean Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan “errotiko aldaketak” eskatu dituzte Hego Euskal Herriko aurrekontu eta zerga politiketan. “Jendearen beharrizanak kapitalaren aurretik jartzeko eskatzen dugu, 180 graduko aldaketa bat”, esan du Uretak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.