Krisi ekonomikoaren ondorioz egoerak okerrera egingo balu eta behar batzuei erantzun beharko balie, Eusko Jaurlaritzak aurtengo aurrekontuetatik "badaezpada" 400 milioi euro gorde egin ditu, Carlos Agirre Ekonomia eta Ogasun sailburuak gaur esan duenez. Neurria berria dela adierazi du.
Diru poltsa blokatuta legoke egoeraren berri garbi izan artean. Denbora aurrera joan ahala ikusiko dute 400 milioiak aurrekontuetan erabakitako ekimenetarako edo politika publikoetarako erabili dituzten, Agirreren arabera.
EA, IU-Ezker Anitza eta PPk eskatuta eman ditu egoera ekonomikoari buruzko azalpenak, Eusko Legebiltzarrean.