Jaurlaritzak bultzada bat eman nahi dio alokairuari, eta babestutako 4.000 etxebizitza alokatuko ditu inbertsore pribatu baten alguntzarekin.
Inbertsore hori aukeratzeko lehiaketa publikoa egingo da, eta 20 urteren buruan inbertsoreak Jaurlaritzari utziko dizkio etxebizitzak. Formula horrek 430 milioi euroko kostua ekarriko du, baina maizterrek ordaindutakoarekin gastu horren ehuneko 42 berreskuratuko da.
Formula horrekin antolatutako lehen etxebizitzak 2012. urterako eskuragarri izatea espero dute. Ideia berri honekin herritarrentzat alokairu merkeagoa lortuko da, eta baita Alokabideren eta Visesaren egoera arintzea ere. Gainera Jaurlaritzak 77 milioi euro aurreztuko lituzke diru-laguntzatan.
Bizigune programa paraleloki mantenduko da, etxebizitza hutsak alokairuan jartzeko. Helburua etxebizitzen politika erraztea da.