Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun sailburuak eta Pilar Urrutikoetxea EEEko zuzendariak eman dute erosketaren berri. 23 milioi euro pagatuta, 116 milioi euroko balioa du orain BBGk.
Enagasek BBGren %70 zuen orain arte, eta Jaurlaritzak %30, EEEren bidez. Aurrez, Enagasek %40ko parte hartzea zuen, eta %30 Deutche Banken esku zegoen.
Tapiak argudiatu du planta hori "estrategikoa" dela "Euskadiren gas hornikuntzan", eta gaineratu erosketa horren bidez erabakietan parte hartu ahal izango duela Jaurlaritzak.
Likido egoeran iristen da erregaia BBG gasifikazio plantara, zero azpitik 163 gradutan, eta berriro ere gas bihurtzen dute bertan. Urtarrilean, hirugarren biltegia inauguratu zuen Zierbenako plantak.