Bederatzi hilabetean daude Caballitoko langileak greban. Atzo grebarekin aurrera jarraitzea erabaki zuten hango 117 langilek. Gainera, greba uztekotan denek batera uztea erabaki zuten.
Beraz, UGTk eta enpresako zuzendaritzak lortutako akordioarekin bat ez egitea adostu zuten.
Grebak aurrera jarraituko du beraz, bitartekaririk gabe. Jaurlaritzak bitartekari lana bertan behera uztea erabaki du, izan ere zuzendaritzak ez duela bitartekaritza hori "aproposa" ikusten esan zuen. Hala ere, bitartekaritza lan hori egiteko prest dagoela azpimarratu du Jaurlaritzak, beti ere, alde bien onespenarekin.
CAballito
Jaurlaritzak bitartekaritzari utziko diola esan du, "beste erremediorik gabe"
Caballiton bitartekaritza lana egiteari utzi egingo diola iragarri du gaur Jaurlaritzako Lan sailak, "beste erremedioerik gabe". Izan ere, enpresako zuzendaritzak herenegun esan zuen ez zuela "aproposa" ikusten Jaurlaritzaren bitartekaritza, UGTrekin akordioa lortu zutela argudiatuta. Jaurlaritzako Lan saileko zuzendari Adolfo Gonzalezek esan duenez, beraiek prest daude bitartekaritza lana egiteko, baina, beti ere, bi aldeek onartzen badute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu